
Nola gertatzen da gure ahotsa? Nondik dator? Aurkitu dezakegu gure gorputzean? Georg Baselitzen obran barrena egindako ibilbide baten bidez, tailer honek galdera horiek eta beste batzuk aktibatzea proposatzen du, testu bat eraikitzeko eta paperetik harago eramateko, hitz mintzatuaren eta adierazpen fisikoaren bidez.
Saioaren lehen ordua erakusketaren aretoak zeharkatzeko izango da; une horretan, artistaren pinturen inguruko hitzak eta gogoetak sortuko dira, ahozko poema bat egiteko. Bigarrenean, esperientzia eta baliabide horiek guztiak izango dira parte hartzaileen tresnak poesia eszenikoa banaka eta kolektiboki esploratzeko.