
Santurtzik bere ohiko itsas-inauteria eta desfile handia ospatuko ditu 2026ko otsailaren 21ean.
Santurtziko Udalak abian jarri du aurtengo itsas inauterietako kartelen bozketa, non DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek hartu duten parte.
Hautaketa fasea gaurtik aurrera otsailaren 3ra, asteartea, 23:59ra arte egongo da zabalik. Facebooken “gustoko dut” gehien duen kartela izango da edizio honetako bigarren sariaren irabazlea.
Anima zaitez bozketan parte hartzera. Zorte on parte hartzaile guztioi!