
«Recordando los 80 bidaia musikal-antzerkizko dibertigarria da; bertan, hamarkada zoragarri bateko bizipenak gogoratuko ditugu, zuzeneko musika onenarekin lagunduta.
Umore handiz egindako errepasoa da: garaiko moda, jolasak, “diskotekak”, eta gure haurtzaroa markatu zuten telesailen, marrazki bizidunen eta filmen soinu-bandak.
Horretarako, luxuzko talde batekin arituko gara:
Pilar Revuelta eta Jorge Cánovasek garai bat markatu zuten abesti handiei ahotsa jarriko diete.
Musika-konposizioa Pedro Hoyuelos maisuaren eskutik izango da.
Era berean, Sofía Palenciaren dantza-taldea izango dugu, eta Paco Pis eta Mon Fernández esatarien lankidetza berezia.»