Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Arg(h)itzen»

febrero 20

Arg(h)itzen dokumentalak Sakanan 1966tik 2011ra bitartean tortura pairatu zuten 30 lagunen lekukotzak biltzen ditu, kontakizun zorrotz eta dinamiko baten bidez. Tortura zer den eta nola gainditu daitekeen erakusteaz gain, adituen bidez Estatuaren inpunitate-egiturak azaleratzen ditu. Auzolan erraldoi baten emaitza da, torturaren egia argitara ateratzeko eta inork inoiz gehiago halakorik pairatu ez dezan lortzeko bidea marrazteko.

Zuzendaria: Zuzendari-ekipo batek zuzendu du filma, Mikelatxo Urbi ezizenarekin. Taldeak egokitzat jo du Manu Gomez Genua izendatzea ekipoaren ordezkari. Ekipoaren lehen film luzea da.

Local

Manuel Lekuona Kultur Etxea – (Club aretoa)
Geltoki, 18
Lasarte-Oria, Gipuzkoa 902 España