
«Komikiaren ezinbesteko elkarrizketak» seriea, komikiaren eta ilustrazioaren ingurukoa. Atal honetan Brecht Evens da protagonista “Pantera” lanaren bidez.
Brecht Evens ilustratzaile belgikarra ezaguna da nazioartean bere eleberri grafikoengatik, ezin nahasizko estiloa baitute: kolorearen erabilera kartsua, zirriborrorik gabe egindako akuarelak eta parerik ez duen perspektiba bat, unibertso bisual liluragarria sortzeko indarra duena.
“Pantera” lana Calvin eta Hobbes ilun eta asaldatzaile moduko bat da. Bertan, Brecht Evens-ek akuarela erabat menderatzen duela erakusten du eta hainbat eragin nahasten ditu.