Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Heavy Jaia 2026

febrero 21

Otsailaren 21eanHeavy Jaia antolatuko dute Donostiako Larratxo Kultur Etxean. Euskal Herriko heavy metal festa beteranoenetako baten 24. edizioa izango da.

Hiru talde hauek ariko dira zuzenean:

  •  Leize (Zestoa, heavy rock)

Leize banda beteranoak 40 peldaños (Maldito Records) disko berezia argitaratu zuen 2024. urtearen bukaeran. Ordutik, 40 urteko ibilbidearen errepasoa egiten ari dira taula gainetik. 

  • Titan (Bardoze, heavy metal)

Titan taldeak iazko urrian plazaratu zuen Lacrimae Mundi (Adipocere Records) hirugarren diskoa. Euskal Herriko banda zaharrenetakoa da, 1986an elkartu zirelako. Biziberrituta dabiltza Peio Cachenaut abeslari berriarekin.

  • Xtasy (Iruñea, hard rock)

Xtasy bandak apirilaren 10ean kaleratuko du Phoenix (Art Of Melody Music) lan berria. Boskotea berritu osteko lehen emaitza izango da. Hamar abesti izango ditu, eta beraien ibilbidean beste aurrerapauso bat ematea dute helburu.

Ondoren, ezinbestekoa den playback lehiaketa egingo dute, zozketekin batera.


Local

Larratxo Kultur Etxea
Larratxo pasealekua, 55
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España