
Ilusionismo de cerca zikloa La Fundición aretoak Bizkaiko Magoen eta Ilusionisten Elkartearen (AMIB, gaztelaniazko sigletan) eta Bizkaiko Ilusionismoaren Elkartearen (AVI, gaztelaniazko sigletan) laguntzarekin antolatu ohi du. 2026koa V. edizioa izango da, eta zikloak aurreko urteetan programatutako saio guztietarako sarrerak agortu ditu. Ezinezkoa dena gertu-gertutik, filtrorik eta artifiziorik gabe bizitzeko sortua da programa, eta ikusle helduentzat pentsatutako ikuskizunak ditu ardatz. Euskal artistak eta Estatu osoko ilusionismo, magia eta mentalismoko profesional gailenak uztartzen ditu, Euskadiko ikuskizunen sailetan ohikoak ez direnak.
«El médium» zuzeneko mentalismoaren esperientzia intimo bat da, non ikusleen oroitzapenak dramaturgia bihurtzen diren, hots, emanaldiaren hari narratibo. Mediumak gizartean egiten duen lan arketipikoa gure pertsona maiteak ez ahaztea da, eta, teknika iradokitzaileen eta mentalismo esperimentalaren bidez, Pablo Raijensteinsek lortu egiten du. Ausaz aukeratutako norbaiten oroitzapenekin egiten du… Oholtza gainean, Irene Rouco biolontxelo-jotzailearen zuzeneko musika du akonpainamendu.
Fitxa artistikoa: