
Ilusionismo de cerca zikloa La Fundición aretoak Bizkaiko Magoen eta Ilusionisten Elkartearen (AMIB, gaztelaniazko sigletan) eta Bizkaiko Ilusionismoaren Elkartearen (AVI, gaztelaniazko sigletan) laguntzarekin antolatu ohi du. 2026koa V. edizioa izango da, eta zikloak aurreko urteetan programatutako saio guztietarako sarrerak agortu ditu. Ezinezkoa dena gertu-gertutik, filtrorik eta artifiziorik gabe bizitzeko sortua da programa, eta ikusle helduentzat pentsatutako ikuskizunak ditu ardatz. Euskal artistak eta Estatu osoko ilusionismo, magia eta mentalismoko profesional gailenak uztartzen ditu, Euskadiko ikuskizunen sailetan ohikoak ez direnak.
2018ko Munduko Magia Txapelduna (FISM Sari Nagusia) eta Tim Burtonek «Dumbo» filmaren azti gisa aukeratua, Miguel Muñozek «Retazos« izeneko lanean, magiaren bidez objektuak metafora bisual bihurtzen diren ikuskizuna aurkezten du. Hala, bidaia iniziatiko bat kontatzen du, zeinean magoak eta ikusleek elkar islatzen duten, askatasunari eta «magia» hitzaren esanahiaz hausnartzeko. Bidaia poetikoa, dibertigarria, zentzugabea baina, batez ere, magikoa.
Fitxa artistikoa: