Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Kupido. Familientzako bisita-tailerra»

febrero 14

Bilboko Berreginen Museoak bere egitarauan dagoeneko ezinbesteko bihurtu diren bi jarduera aurkezten ditu: San Valentin eguna eta Inauteriak. Aurtengoan, bi ospakizunak egun berean izango dira, eta, beraz, erakunde bizkaitarrak ospakizun bikoitza egitea erabaki du. Bi jarduerek oinarri bera izango dute: gaur egun museoan ikusgai dagoen aldi baterako erakusketa: “Mitoak orbitan. El Universo a la vista”. Erakusketa hori Museoaren bildumako hamar artelanek osatzen dute, eta horien bidez jorratuko da antzinatasunak zer-nolako eragina izan duen gaur egun unibertsoari buruz daukagun ezagutzan.

Horregatik, familientzako bisita-tailer bat antolatu da, non planetak zeharkatu eta aldi baterako erakusketa ezagutu ostean, parte-hartzaileek Kupidoren arkua eta geziak egingo dituzten. 

Eguna: larunbata, 2026ko otsailak 14

Ordua: 11:00etan

Adina: 6-12 urte

Iraupena: 90 min.

Prezioa: 1 € parte-hartzaile bakoitzeko (haurrak zein helduak)

Izen-ematea: 94 415 02 31

Zertan datza?: Aldi baterako erakusketan eta San Valentin egunean oinarritutako bisita-tailerra.

Tailerrean Kupidoren arkua eta gezia egingo dira, Inauterietan mozorrotzeko.

  • Haur bakoitza heldu batekin etorri beharko da.

Local

Bilboko Berreginen Museoa
San Francisco, 14
Bilbao, Bizkaia 020 España