
Pedro Miguel Martínezen zuzendaritzapean, kritika soziala eta korapilo-komedia abileziaz nahasten dituen satira hau birsortzeko arduradunak Nafarroako antzerkigintzako hamaika antzezle handi izango dira.
Carlos Aniches (1866-1943) 98ko belaunaldiko antzerkigileak idatzia, Madrilen estreinatu zen 1920an, eta XX. mende hasierako jauntxokeriari eta ustelkeriari buruzko satira da.
Istorioa herri txiki batean gertatzen da. Bi pertsona helduko dira hara, galdutako maitasun bat berreraikitzeko asmoz. Baina bertan agintariak ustelkeriatik bizi dira…
Nafar Ateneoarekin elkarlanean egindako ekimena.
Fitxa artistikoa: