Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Isiltasunetik»

febrero 19

Gorrak diren eskualdeko bi pertsonak Marokon zehar egindako bidaia baten bidez, entzumenaren eta isiltasunaren arteko elkarbizitza hizpide duen lana.

Itziar Agirrebarrena Beldarrain lizartzarra eta Enrike Zeberio Berger tolosarra dira filmeko protagonista nagusiak; gorrak dira biak jaiotzetik, eta Josu Iztueta bidaia-gidari tolosarraren laguntzarekin Aste Santuan Marokora egindako bidaia du oinarri. 

Marrakexeko Jamaa el Fna plazako zalaparta, Atlas mendikateko lasaitasuna, Merzougako basamortuaren isiltasun eta bakea… Nolakoa da, ordea, mundua soinurik gabe? Izan ere, Enrikek eta Itziarrek Marrakexko plazan edota basamortuan entzuten dutena berbera da: erabateko isiltasuna. 

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Telmo Basterretxea
  • Ekoizleak: Josu Iztueta Azkue, Bego González García, Juantxo Zeberio Etxetxipia
  • Argazkia: Koldo Agirre Gabaran
  • Jatorrizko musika: Juantxo Zeberio Etxetxipia
  • Muntaia: Telmo Basterretxea, Koldo Agirre Gabaran
  • Soinu nahasketa eta muntaia: Asier Renteria
  • Zeinu hizkuntza interpretazioa: Eskuaire Komunikazio Bitartekaritza

Trailerra: 

Local

Amaia Antzokia – (Iturzaeta areto)
Otalora Lizentziaduna Kalea, 6
Arrasate/Mondragón, Gipuzkoa 055 España