
Ganbera Musikako Talentu Berriak zikloa, Kutxa Fundazioak sustatzen eta antolatzen du Musikene, EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestra, Donostiako Orfeoi eta Donostia Musikarekin batera. Ziklo honen bidez, gazteen talentua eta gaitasunen garapena sustatu nahi ditu Kutxa Fundazioak, Gipuzkoa kultuago eta sortzaileagoa lortzen laguntzeko.
Arteek, humanitateek eta kulturak ezagutzaren eraikuntzan egiten duten ekarpena balioetsi nahi dute; horregatik, talentu artistikoa sustatu eta babesten dute, sortzaileen lanari prestigioa emanez, ezagutza indibidualaren eta kolektiboaren sortzaile gisa.
Eta hori beraien lana gizarteratuz egiten dute, pentsamendu kritikoa eta artearen begirada anitza eta zabala garatzeko.
Arterik gabe ez dago gizartean aurrerabiderik; eta horiek ezagutarazi gabe ere ezin izango genuke bestelako pentsamendu kritiko bat sortu gazte, sortzaile, familia eta ikastetxeetan.