
«Otsailaren 28an, Puntu Takoma eta Argazki Bat Behelainoan (argazkian) taldeak zuzenean ariko dira Akelarre kultur elkartean, Txantrean. Puntu Takoma taldeak ‘Ez gara modernoak’ diskoa aurkeztuko du emanaldi honetan, eta Argazki Bat Behelainoan taldeak, berriz, gauza bera egingo du ‘Geldi gu eta dena huts’ EP berriarekin. Emanaldia 20.00etan hasiko da eta sartzea doakoa izango da.«