
Josune Velez de Mendizabal aktore eta aurkezlea lagun, kontzertu honek soinu-bidaia bat egitera gonbidatzen gaitu, zinemarako melodia enblematikoenetako batzuetan barrena. Adibide, iruzkin eta pasadizoen bidez, publikoak ikusiko du nola aritzen diren konpositoreak memorian iltzatuta geratu zaizkigun giro, pertsonaia eta emozioak sortzeko lanean.
Familian gozatzeko saioa izango da, entzunez ikasteko eta zinemaren irudien eta bizia ematen dien musitaren arteko erlazio liluragarri hori hobeto ulertzeko unea.
Fitxa Teknikoa