
ARTiK 2026: gaztetasuna eta artista berriak aztergai lehen topaketan
2026an, ARTiK hausnarketarako, praktikarako eta elkarrizketarako lau jardunaldiren inguruan artikulatuko da, EDNren lan-ildoei lotuta. Topaketa hauek artisten, egituren eta sektoreko eragileen arteko trukerako guneak proposatzen dituzte, sorkuntza-prozesuetan, garapen artistikorako baldintzetan eta egungo testuinguruaren erronketan arreta jarriz.
ARTiK topaketa-programa bat da, hiru urtez bi eguneko hitzaldien formatuan garatu dena. 2026an, hiruhileko bakoitzean kokatuagoak eta prozesualagoak diren topaketen eredu baterantz eboluzionatzen du. Aldaketa honen helburua dantzaren sektoreari entzuten jarraitzea eta trukerako zein analisi kolektiborako espazioak sortzea da, 2027an hasiko den ziklo berriari begira. Lehenengo topaketa hau otsailaren 19an izango da, «Gaztetasuna eta artista berriak» gaiari lotuta.
Egitaraua
Programaren eskuorria esteka honetan dago eskuragarri.