Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Pertsonaien diseinu taillerra

febrero 27

Ilustraziorako, animaziorako edo bideojokoetarako pertsonaien diseinu bisualean hasten nahi duten pertsonei zuzenduta dago tailerra. Tailerrak diseinu-erabakiak nola eta zergatik hartzen diren ulertzea du ardatz, azken emaitzatik harago.

Saioan zehar pertsonaien diseinuaren oinarriak lantzen dira: pertsonaiaren helburua, nortasuna, eta hori guztia nola islatzen den siluetan, formetan, proportzioetan eta kolorean. Arreta berezia jarriko da irakurketa bisualean eta diseinuak komunikatzeko duen gaitasunean.

Ikasleek prozesu oso bat egingo dute: erreferentzien bilaketa, silueten esplorazioa, zirriborroak, kolore-probak eta azken diseinuaren garapena.

Irakaslea: Josu Martín 3D artista seniorra eta ilustratzailea da, animazio, bideojoko eta telesailen proiektuetan esperientzia profesionala duena. Gaur egun, bere jardun artistikoa irakaskuntzarekin uztartzen du EUNEIZen, modelaketa, animazioa eta zuzendaritza artistikoko irakasgaiak emanez.

Local

EUNEIZ. Paseo de la Biosfera, 6
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España