Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Úteros errantes»

marzo 15 - marzo 28

ÚTEROS ERRANTES” EndoRed kolektiboa osatzen duten artisten lanez osatutako erakusketa kolektiboa da.

EndoRed endometriosia ikusarazteko helburuarekin sortutako proiektu artistiko kolaboratiboa da. Endometriosia, mundu osoan 100 milioi emakumeri baino gehiagori eragiten dien gaixotasun kronikoa da. Prebalentzia handia izan arren, ikusezina eta gutxi ikertua da oraindik.

EndoRed taldea Tania Barrenetxea eta Ana Padró euskal artista bisualen elkartzetik sortu zen. Biek ideia komun bat partekatzen dute: artea erabiltzea pairatzen duten gaixotasun batekin, endometriosiarekin, erlazionatzeko.

Lehenengo erakusketa kolektibo ibiltari hau “endometriosiaren inguruko sormen-tailer”-ekin batera egiten da, endometriosiaren inguruan artistek egiten duten lana ikusaraztea eta komunitatearen parte-hartze aktiboa sustatzea helburu duten bi jarduera osagarri.

ENDOMETRIOSIAREN INGURUKO SORKUNTZA TAILERRA

Izen-emateko sarbidea: https://forms.gle/jKsWWcXnB18G9v439

Endometriosia duten pertsonentzako adierazpen artistikoaren topaketa tailerra Tania Barrenetxea eta Ana Padrórekin.

Tailer hau 8 ordukoa izango da, 4 orduko 2 saiotan banatuta bi larunbat ezberdinetan:

  • Ibaiondoko G.E: martxoak 7 (1. saioa) 10:00etatik-14:00etara
  • Hegoalde G.E: martxoak 28 (2. saioa) 10:00etatik-14:00etara

Tailerraren edukia

  • Lehenengo saioa (4 ordu): Sarrerako topaketa, non endometriosiari, bere eragin biopsikosozialari eta irudikapenari buruzko elkarrizketa-gune ireki bat proposatuko den. Erreferentzia artistikoak partekatuko dira eta adierazpen pertsonaleko prozesuan laguntzeko tresna sortzaileak emango dira.
  • Bigarren saioa (4 ordu): saioen artean banaka egindako lanak bateratzeko topaketa. Hausnarketa eta sorkuntza kolektiboa erraztuko da parte-hartzaile guztien ekarpenetatik abiatuta, begirada eta esperientzia desberdinak «Úteros errantes» proiektuaren parte izango den lanean integratuz.

Sarrera doan

Egilea: endored.colectivo@gmail.com

 

Local

Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia (Hegoalde Gizarte Etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España