
EndoRed endometriosia ikusarazteko helburuarekin sortutako proiektu artistiko kolaboratiboa da. Endometriosia, mundu osoan 100 milioi emakumeri baino gehiagori eragiten dien gaixotasun kronikoa da. Prebalentzia handia izan arren, ikusezina eta gutxi ikertua da oraindik.
EndoRed taldea Tania Barrenetxea eta Ana Padró euskal artista bisualen elkartzetik sortu zen. Biek ideia komun bat partekatzen dute: artea erabiltzea pairatzen duten gaixotasun batekin, endometriosiarekin, erlazionatzeko.
Lehenengo erakusketa kolektibo ibiltari hau “endometriosiaren inguruko sormen-tailer”-ekin batera egiten da, endometriosiaren inguruan artistek egiten duten lana ikusaraztea eta komunitatearen parte-hartze aktiboa sustatzea helburu duten bi jarduera osagarri.
ENDOMETRIOSIAREN INGURUKO SORKUNTZA TAILERRA
Izen-emateko sarbidea: https://forms.gle/jKsWWcXnB18G9v439
Endometriosia duten pertsonentzako adierazpen artistikoaren topaketa tailerra Tania Barrenetxea eta Ana Padrórekin.
Tailer hau 8 ordukoa izango da, 4 orduko 2 saiotan banatuta bi larunbat ezberdinetan:
Tailerraren edukia
Sarrera doan
Egilea: endored.colectivo@gmail.com