
Bideoklip musikal baten sorkuntzari nola heldu ikasiko da ikastaroan, kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak zeintzuk diren eta erabaki sortzaile bakoitza artistaren beharretara eta nortasunera nola egokitu. Ideien eta kontzeptuen garapena landuko da, sormena tresna nagusi gisa jarriz erdigunean, baita aurrekontua mugatua denean ere. Ideia bakoitza ahalik eta gehien aprobetxatzen ikasiko da, baliabideak optimizatuz eta mugak aukera sortzaile bihurtuz.
Programa:
- Bideokliparen historiaren eta hizkuntza sortzaile gisa izan duen bilakaeraren ibilbide laburra.
- Bideoklipen estiloak eta haien harremana musika-genero ezberdinekin.
- Ideia proiektuaren motor gisa: kontzeptu sendo bat nola aurkitu eta garatu.
- Espazioaren aukeraketa eta haren garrantzi narratiboa eta estetikoa.
- Erritmoa grabazioan: musikan eta edizioan pentsatuz nola grabatu.
- Erritmoa edizioan: muntaketa, tempoa eta energia bisuala.
- Proiektu bakoitza eskuragarri dagoen aurrekontura nola egokitu, baliabideak optimizatuz.
- B plana eta ustekabeko egoeren konponketa sorkuntza-prozesuan eta grabazioan zehar.
- Artistarekin elkarlanean aritzea: komunikazioa, beharrak eta helburu komunak.
- Bideoklip baten grabazioa modu eraginkorrean gauzatzeko gako tekniko eta sortzaileak.