
U-Battle dantza urbanoen freestyle ekitaldia da, non estilo ezberdinetako dantzariek beren sormena, nortasuna eta dantza-hizkuntza inprobisazioaren bidez adierazten duten. Ekitaldian popping, hip-hop, waacking, breaking eta house dance estiloetako dantzariak ezagutzeko aukera izango dugu, bakoitzak bere estiloa eta energia eszenatokira eramanez. Battle edo freestyle txapelketek inprobisazioa dute oinarri, eta horrek dantzariei askatasun osoz eta modu artistikoan adierazteko aukera ematen die. Txapelketa bi modalitatetan antolatuta dago: 2 vs 2 AllStyle (Hip Hop & Funk Styles music) Jam Battle (Dantzatzeko, konektatzeko eta ondo pasatzeko jam ordubete inguruko jam bat da. Amaieran, 8 dantzari izango dira aukeratuak txapelketa berezi batean parte hartzeko).
Txapelketaren osagarri gisa beste 2 ekintza antolatuko dituzte: Welcome session bezala ezagutzen dugun entrenamedu irekia eta dantza tailerrak.
Ikuskizunean parte hartu nahi dutenek izena emateko helbidea:
Ikuskiskizunerako sarrerak lortzeko online, helbide honetan: https://sarrerak.errenteria.eus/ eta presentziaki Lekuona Fabrikan eta Aldakoneako Liburutegian.
Prezioak: 0-3 urtekoak 0 euro, 4-12 urtekoak 3,5 euro eta 13tik gorakoak 6 euro
Unity, Lekuona Fabrika eta Gipuzkoako Dantzagunearen eskutik.