
EKAE! jardunaldien baitan, mahai-inguru honek elkarrizketa kolektiborako gune bat proposatzen du, ikuspegi feministatik proiektu kulturalak nola sostengatzen diren pentsatzeko. Ekonomiari, sareei, espazioei, zaintzei eta gure praktikak zeharkatzen dituzten eta sarri deserosotasuna, nekea edo erantzunik gabeko galderak sortzen dituzten gai guztiei buruz hitz egingo dute.
La Sinsorgak honako hau jakinarazten du:
Askok esan diguzue ezin izango duzuela parte hartu jardunaldietan, baina arratsaldeko jardueretara joan nahiko zenuketela. Magdalena Piñeiroren ‘Las gordas también follamos’ bakarrizketa eta Pepa Ferreiroren eta Olatz Salvadorrien arteko elkarrizketa izango ditugu, eta Olatz Salvadorren kontzertu batekin itxiko dugu eguna.