
Dominique Marchais zuzendariaren La Rivière (Frantzia) filmaren proiekzioa.
Pirinioen eta Atlantikoaren artean «les gaves» izeneko ibai handiak daude. Arto-soroak lehortu egiten dituzte, presek izokinei bidea oztopatzen diete. Giza jarduerak aldatu egiten du uraren eta ibaiko biodibertsitatearen zikloa.
Edertasun eta hondamendien mundu liluragarri horretan murgiltzen dira gizon-emakumeak, beren begirada maiteminduarekin eta jakin-minarekin.