Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Amarauna 2025: «Kantu kontari»

abril 18

2026 urteko amarauna familientzako programa datorren larunbatean, otsailak 21, abiatuko da Bach Desbariazioak kontzertu parte-hartzailearekin. Andrea Berboisek eta Peru Galbetek biolinerako atondutako kontzertu honek Morton Feldman, Giacinto Scelsi, Johann Sebastian Bach eta Helmut Lachenmann musikagileen lanak oinarri hartu eta keinu musikalaren eta gorputzaren arteko mugak zeharkatzen ditu. Hainbat obra klasikoren bidez, ikuskizunak gai asko jorratuko ditu: komunikazioa/inkomunikazioa, entzutea, adiskidetasuna, desadostasuna, polaritateak edo hauskortasunaren indarra. Bach Desbariazioak-en ahots bakoitzak bere erritmo eta frekuentziak ditu. Adierazpenak hedatu eta gainjarri egiten dira, soinua gorputzarekin eta haren mugekin estuki lotzen den bibrazio-prozesu batean. Biratze, metaketa eta ahokatzeen bidez, keinua eraldatu egiten da, eta horek gorputzaren pertzepzioaren eta memoriaren lekualdatzea dakar.

Andrea Berbois Laspiur (Eibar, 1988) musikaria eta artista da, Tripak kolektiboaren kidea. Gorputzaren eta soinuaren bidezko presentzia eszenikoa da haren praktikaren ardatza, memoriaren materialak erabiliz eta gaur egunera ekarriz. Peru Galbete (Usurbil, 1987) musikaria da. Ahotsarekin eta irudiarekin lan egiten du, eta ahots-esperimentazioa, inprobisazioa, performancea eta kantuaren iragazkortasuna interesatzen zaizkio.

Aurki amarauna-n
Andrea Berboisen eta Peru Galbeteren emanaldiaz gain, familientzako amarauna programak beste emanaldi bana aurreikusten ditu martxorako, apirilerako eta maiatzerako. Honako hauek dira, hurrenez hurren: Play, jolasean oinarritutako dantza, bi saio izango dituena, Aiala Etxegarai koreografo, dantzari eta pedagogoaren eskutik (Getxo, 197); Kantu kontari, ahozko narrazioa, zuzeneko musika, kantu parte-hartzailea eta gorputz-interakzioa uztartuko dituen musika-saio parte-hartzailea, Maider Lasa Santamaría abeslari, antzezle eta diziplina anitzeko interpretearen eskutik (Gasteiz, 1997) eta, azkenik, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko Artium Museoan antolatutako jardueren esparruan, Fla Fla Fla pieza koreografikoa, hau ere saio bikoitzean, Eneka Bordato dantzariaren eskutik (Baiona, 1985).

amarauna programako jarduera guztiak doakoak dira eta aretoaren edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena ematea komeni da 945 20 90 20 telefonoan (erreserbak jarduera hasi baino 10 minutu lehenagora arte gordeko dira).

Programa osoa

Otsailaren 21ean, 17:00etan
Bach Desbariazioak. Andrea Berbois & Peru Galbete. Kontzertu fisikoa
Parte hartzeko jarduera euskaraz. 4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela

Martxoaren 21ean, 17:00etan eta 17:45ean (saio bikoitza)
Play. Aiala Etxegarai – InPut Konpainia. Dantza
6 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela

Apirilaren 18an, 17:00etan
Kantu kontari. Maider Lasa Santamaría. Musika-saioa
Parte hartzeko jarduera euskaraz. 4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela

Maiatzaren 16an, 17:00etan eta 18:30ean (saio bikoitza)
Fla Fla Fla. Eneka Bordato. Pieza koreografikoa
4 urtetik gorako haurrentzat, heldu bat lagun dutela

Local

Zabalgana Gizarte etxea – (Artium Museoa, Vital Fundazioa Kulturunea eta)
Juan Gris, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España