
Gutun Zuria 2026 jaialdiaren barruan.
«Etorkizunez kargatutako idazketa» saioak literatura esku-hartze kritikorako tresna gisa hartzea proposatzen du.
Danele Sarriugartek eta Layla Martínezek idazketa espekulatiboaren bidez begiratzen diote etorkizunari, oraina zalantzan jartzeko eta etorriko den denbora beste modu batera probatzeko desirarekin. Beren ibilbideetatik abiatuta, idazketan, orainaren ondoezarekin borrokatzen dira, oinordetzan jasotako kontakizunak iraultzen dituzte, utopia pertsonal eta kolektibo berrietarako espazioak sortzen dituzte, eta erakusten dute idaztea jarrera hartzeko eta etorkizuna aldatzeko modu bat ere badela.