Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Gutun Zuria 2026: TIPOGRAFIA GARAIKIDEKO MASTERCLASS-A LAURA MESEGUER-EKIN: «IRAKURTZEN DUGUNEAN IKUSTEN EZ DUGUN GUZTIA»

febrero 27

Gutun Zuria 2026 jaialdiaren barruan.

Letra funtsezko elementua da idatzizko komunikazioan, eta haren diseinua artea da.

Gutun Zuria Bilbaoren esparruan, tailer honek aukera emango du tipografia literatura-sorkuntzaren funtsezko parte modura ikusteko eta letrek istorioak ere kontatzen dituztela jakiteko.

Tailerrean, tipografia garaikideko ahotsik ezagunenetako bat den Laura Meseguer-ek gonbidatuko digu letra barrutik ezagutzera eta irakurtzeko esperientziaren funtsezko zati gisa ikustera.

Formatu bisual eta irisgarri baten bidez, Laura Meseguer-ek bere esperientzia profesionala partekatuko du, gaur egun tipografia bat nola ulertzen den erakutsiz: abiapuntu eta ikerketatik hasi, eta testuinguru errealetan, sistema bisualetan eta enkargu pertsonalizatuetan erabili arte.

Tailerra tipografian, diseinuan, komunikazio bisualean eta kultura grafikoan interesa duten ikasleei eta profesionalei zuzenduta dago, eta ez da oso profil espezializatua izan behar.

Bigarren zatian, larunbat goizean, topaketa jende guztiarentzat zabalik egongo, tipografiaren oraina eta etorkizuna jorratzeko, egiletza, teknologia eta tipografoen papera landuz, besteak beste.

Tailerrean parte hartzeko, beharrezkoa izango da gutunzuria@azkunazentroa.eus helbidera motibazio gutuna eta curriculum vitaea (gehienez 15 lerro guztira) bidaltzea.

 

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España