
Gutun Zuria 2026 jaialdiaren barruan.
Gutun Zuria 2026 martxoaren 24an, asteartea dela, hasiko da era ofizialean, arratsaldeko zazpietan, BBK Gutun Zuria Bilbao 2026 sari-banaketarekin.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Gorka Martínez BBK-ko zuzendari nagusiak jaialdiko ohorezko makila emango diete aurtengo saridunei: Gerediaga Elkarteari, euskal kulturaren eta literaturaren funtsezko eragile gisa egindako lanagatik; eta Valerie Milesi (New York, 1963), nazioarteko literatura-edizio garaikideko figura nabarmenetako bat izateagatik.
Ondoren, Gari abeslariaren musika-emanaldia izango da eta Gabriel Aresti idazle bilbotarraren inguruko Aresti eta Abesti dokumentalaren aurrerapena proiektatuko da.
Inaugurazio-egunari amaiera emateko, Bernardo Atxaga, Jabier Muguruza eta Karmele Jaioren arteko lehen solasaldia izango da Auditorioan.