
48280 Lekeition sortutako proiektu musikal freskoa da, musikarekiko zaletasun handia eta elkarlanean zerbait propioa eraikitzeko gogoa batuz. Blesz, Karzu, Lil, Ox, Ruizma eta TxoronBeats taldekideek osatzen dute, eta taldearen jatorria parkean eta herriko kuadrillak elkartzen zituzten topaketetan dago, musika eta raparen bidez giro berezia sortuz.
Euskarazko letra indartsuak, kale-energia eta juergarako espiritua uztartzen dituzte, betiere benetako musikaplazerra bilatuz. 48280k esperientzia zuzena eta gertukoa eskaintzen du, publikoarekin konektatzen du eta musika herrikoi eta aldakorra helarazteko amets argi batekin dabil.