Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Emakumeen Astea 2026 Donostian: «Karmele»

marzo 10

Asier Altuna zuzendariaren Karmele (Euskal Herria) filmaren proiekzioa Intxaurrondoko Emakumeen XXXVIII. Astearen programaren barruan. Proiekzioaren ondoren solasaldia zuzendariarekin eta Ione Zuloagarekin (Aranzadi elkarteko ikerlari eta historialaria).

Aurkezlea: Kristina Zorita.

1937. Karmele eta haren familia Frantzian erbesteratzen dira, gerraren ondorioz etxetik kanporatuak izan ondoren. Han, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza- eta musika-ikuskizunen bitartez gerraren kontra borrokatzeko. Bertan, Txomin ezagutzen du, tronpeta-jole profesional bat, eta harekin maitemintzen da.

Local

Intxaurrondo Kultur Etxea – (Intxaurrondo K.E.)
Felix Gabilondo Plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España