Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Lauaxeta, ametsen egilea»

marzo 13 - abril 13

Lauaxeta, ametsen egilea erakusketa Laukizen jaiotako poetari egindako hurbilketa da, bere bizitza eta ibilbidea 10 panelen bidez kontatzen dituena. Jon Kortazar komisario den erakusketa labur eta arina da, elementu mugikorrez osatua, eta Bizkaiko bost herritan barrena ibili ondoren, Donostiara iritsi da.

Batasun-haria ametsa da: poesiaren idealetik kazetaritzako asmoetara, euskal kultura eraberritzeko nahitik gizartea aldatzeko ahaleginera. Ibilbide horren bidez, Lauaxetaren biografia osatzen da, baita haren harreman-sarea ere, eguneroko bizitzan, jardun politikoan eta Euzko Gaztedi zein Emakume Abertzale Batza erakundeekin izan zituen hartu-emanetan. Garai hartako poetek poesia eta mundua bera eraldatu nahi zituzten; erakusketak amets horien bidea jartzen du begien aurrean.

Argazki eta dokumentu ugariren bidez, material berria ere aurkezten du: mitinetako iragarki ezezagunak, Arrats Beran liburuaren jatorrizkoa, 1938ko otsailean Bartzelonako Euzkadi egunkarian euskal idazleek eskaini zioten omenaldia, kartzelan sartu zuten unean egindako sarrera-orria eta epaiketako zenbait agiri, tartean heriotza-sententzia. Pieza horiek guztiek Lauaxetaren bizitza eta garaia sakonago ezagutzeko aukera ematen dute.

Detalles

Comienza:
marzo 13
Finaliza:
abril 13
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/03/13/lauaxeta-ametsen-egilea/webkklik00-detalle/eu/

Local

Ernest Lluch Kultur Etxea – (Ernest Lluch K.E.)
DK. Anoeta pasealekua, 7
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España