
Denborak utzitako hitzak poesia errezitaldiak Karlos Linazasoro eta Jon Gerediaga elkartzen ditu, bi ibilbide sendo eta berezitu elkarrizketan jarriz. Denborarekin landutako ahots poetikoak dira biak, isiltasunaren, memoriaren, naturaren eta esperientziaren arrastoak hizkuntzara ekartzen dituztenak.
Ekitaldia poesia irakurtaldian oinarrituko da, testuak izango baitira protagonista nagusiak: entzunak, partekatuak eta momentuan bertan biziak. Aritz Gorrotxategi arduratuko da saioa dinamizatzeaz, poetek irakurritako testuen arteko loturak josten eta entzuleari testuinguruak eskaintzen.