
Amets egitea gure nahiei hegoak ematea da.
Ametsek bizirik mantentzen gaituzte, deskubritzeko eta bizitzeko asko dagoela gogoraraziz.
Ibaiondon hormak ametsez, ilusioz, irrikaz eta desioz eraikitzen dira.
Zureak partekatu nahi dituzu?
Elkarlaneko erakusketa bat sortuko dugu auzoko pertsonen amets guztiekin.
Idatzi eta kontatu laino batean zure ametzak eta sartu postontzian.
Martxoaren 26an zabalduko dugu erakusketa gizarte-etxean, bildutako hodei eta amets guztiekin.
Animatu parte hartzera.
Aurkitu ahal dituzu hodeiak eta postontziak Lakuabizkarrako osasun zentroan, LAR Blas de Oteron, BIZAN Lakua-Arriagan eta Ibaiondoko gizarte etxean, martxoaren 2tik 22ra.
Sarrera doan