Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Haur eta gazte literatura: bitartekaritzaren estrategiak eta praktikak» (2026)

marzo 4 - junio 17

Ikastaroaren xedea haurrekin eta gazteekin literatura bitartekaritzan ari diren bitartekariei tresnak eskaintzea da; alde teorikoari helduko zaio, baina ikastaroaren ardatza bitartekaritza praktikak izango dira; arreta berezia jarriko zaio gazteekin egiten den irakurketa bitartekaritzari.

Ikastaroak tresnak eskaini nahi dizkio bitartekariari haurrekin eta gazteekin irakurtzen dutenean erabil ditzaten. Irakurtzen ikasi egiten dela dio Anna Juan Cantavellak eta ikasteko prozesuan laguntzen ari den bitartekariari erremintak ematea ezinbestekoa da. Tresna teorikoak ezinbestekoak dira, baina praktikoei egingo zaie azpimarra. Ikastaroaren helburua da bitartekariak maleta bete tresna ateratzea generoak lantzeko, ikuspuntu anitzak baliatzeko, obrak aukeratzeko eta haiek ere irakurtzen ikas ditzaten.

Saio gehienak euskal adituek eta arituek egingo dituzte, kanpotik ere etorriko dira puntako adituak hemengoen jakintza aberastera.

Informazio gehiago

Local

Euskadiko Artxibo Historikoa
María Diaz de Haro, 3
Bilbao, Bizkaia 020 España