
Ikastaro honek helburu argi bat dauka: sormen-sektoreko profesionalen gaitasun digitalak indartzea, teknologia sorkuntzaren zerbitzura jarriz.
Brain.Codek eta BDCCk sortutako programa da hau, CREMEL 2.0 europar proiektuaren barruan kokatzen da.
ZER IKASIKO DUZU?
1. Ideiak sortzen: blokeo artistikoak gainditu eta kontzeptu berriak garatu.
2. Edukiak idazten: testuak modu arinean sortu eta editatu.
3. Proiektuak antolatzen: zure lan-fluxua optimizatu eta erabaki hobeak hartu.
LABURREAN
Hasiera: martxoaren 9an.
Iraupena: 40 ordu (10 aste).
Formatua: aurrez aurreko saioak + online edukia (4 bloketan banatuta).
Prezioa: doakoa (leku mugatuak).