
Antolakuntzak adierazten du:
Artearen, burdinaren eta industriaren arteko lotura ezagutzeko bisita gidatua. Legazpiko Patricio Echeverria lantegian sortutako eskultura handien atzean egon ziren langileen lana ezagutuko dugu. Gainera, industrializazioak Euskal Herrian izan zuen eragina eta bertako lantegietan ekoizten ziren produktu nagusiak ikusiko ditugu. Bisita Chillida Lantokin hasiko da.