
Antolakuntzak adierazten du:
Prest al zaude ezpata magikoaren misterioa argitzeko? Jarduera honetan haurrek burdinaren ibilbide osoa ezagutuko dute: Olentzeroren ikatzetik hasi eta Mirandaolako burdinolan sortutako ezpataraino. Pistak jarraituz eta probak gaindituz misterioak argitu beharko dituzte. Amaieran, Mirandaolako jentilek sekretu gehiago erakutsiko dizkiete eta amuleto berezi bat sortuko dute oroigarri moduan.