Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Irungo Zinema Feministaren Zikloa 2026: «Romería»

marzo 18

Emakumeen Nazioarteko Eguneko jarduera-programaren barruan, Irungo Udalak eta Irungo Emakumeen Etxea Elkarteak (IEEE), kogestio-hitzarmenaren esparruan, Zinema Feministaren Zikloa antolatu dute. Itziar Sistiaga aurkeztuko du saioa, eta proiekzioen ondorengo solasaldia gidatuko du

Romería Carla Simonek idatzi eta zuzendutako film dramatikoa da. Marina 18 urteko gaztea oso txikia zela adoptatu zuten, eta Vigora joan zen bere aita biologikoaren familia lehen aldiz ezagutzera. Aita hiesak jota hil zen. Osaba-izebekin eta aitona-amonekin izandako topaketen bidez, eta amaren egunerokoan oinarrituta, Marina gurasoen historia berreraikitzen saiatzen da, haien jatorria aurkitzen eta familia-estigmatik askatzen, iraganeko sekretu eta zauri sakonei aurre egiten dien bitartean

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaritza: Carla Simón
  • Gidoia: Carla Simón
  • Antzezleak: Llúcia García, Mitch, Tristán Ulloa, Celine Tyll, Myriam Gallego…
  • Iraupena: 115 minutu
  • Urtea: 2025

Local

Amaia KZ – (Elizpe zinema)
Pío XII Plaza, 4
Irun, Gipuzkoa 045 España