
Flamenko garaikidearen figura giltzarrietako bat da Niño de Elche, eta besteak beste C. Tangana, Los Planetas eta Israel Galvánekin aritu da elkarlanean. Francisco Contreras Molina da Sí, a Miguel Hernández (2013), Voces del Extremo —2015ean Espainiako prentsak urteko diskorik onena izendatua— edo Colombiana (2019) bezalako diskoen egilea. 2021ean La Exclusión argitaratu zuen, Ramón Andrés idazle eta filosofoaren Pensar y No Caer liburuan oinarritutako proiektu artistiko eszenikoa (Saiakeraren Sari Nazionala). Haren hamazazpigarren diskoak, Cante a lo gitanok, 2024ko urrian itxi zuen flamenkoarekin egindako trilogia; trilogia hori osatzen dute Memorial de cante en mis bodas de plata con el flamenco (2021) lanak —Rosalía, Yerai Cortés, Angélica Liddell eta Rocío Molina bezalako gonbidatu bereziekin— eta Flamenco. Mausoleo de celebración, amor y muerte (2022) diskoak. 2025ean, berriz, Cru+es lana kaleratu berri du Raül Refreerekin batera.
2019an Festival Flamenco Madrid jaialdia zuzendu zuen, eta Madrilgo Reina Sofía Arte Zentro Nazionalean Val del Omarren obran oinarritutako haren pieza sonoro bat dago ikusgai, Auto Sacramental Invisible izenekoa. Aldi berean, eXtrañas heterodoXias irratsaioa zuzentzen eta aurkezten du Radio 3n.
[Programatzailea eta moderatzailea: Garbiñe Ortega]
Jarduera hau Montehermoso Kulturuneko Ortuño aretoan izango da.