Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Familia lantegia: &quot Kokedamak&quot

abril 17

  • 18:00 – 19:30
  • Hegoalde Gizarte Etxea – Haur eta gazte liburutegia
  • Haurrak. 7-12 urte
  • Euskara

Famlia lantegi honetan naturarekin eta eskuekin lasaitasunez lan egingo dugu, japoniar arteko kokedamak egiten ikasteko. Kokedamak, goroldiozko lorontzi naturaletan bilduak dauden landaretxoak dira, hitzak berak japonieraz adierazten duen moduan (??).

Amaia Artiagoitiaren eskutik.

Sarbidea

Izen» href=»https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/m01-10s/actividadAction.do?accion=verCentros&cen=34&activ=KODA&anio=2025&lang=eu&idioma=eu&locale=eu» ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2026/04/03 08:30 Noiz arte: 2026/04/17 17:55
  • Izen ematea aurrez aurre egitea: izen ematea edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere egin dezakezu, frontoietan izan ezik.
  • Prezioa: Bazkideak: 1,5 ? / Ez-bazkideak: 2,5 ?
  • Familia-lantegia da eta umea heldu batek lagunduta joan behar du. Haurrek bakarrik eman behar dute izena. Adierazitako adin-tartea errespetatu.
  • Lau urte bitarteko haurrei zuzendutako jardueretan, heldu baten laguntza nahitaezkoa da (heldu bakar bat haur bakoitzeko). Bost urtetik gora, berriz, helduen laguntza aukerakoa da.
  • Ohartzen bazara haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten duela, hobe duzu gelatik irtetea eta hurrengo batean saiatzea.
  • Egiaztatu datuak erosteko edo izena emateko unean. Ez da aldaketarik edo itzulketarik onartuko beste une batean, jarduera eteteagatik edo aldatzeagatik izan ezik.
  • Garaiz hasiko dira ikuskizunak. Saioa hasi ondoren ezingo da aretora sartu.
  • Ezingo da ez jan ezta edan ere areto barruan, ezta argazkirik edo bideorik egin jardueretan, baimenik gabe

Informazio gehiago

Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2026ko otsailetik maiatzera bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan, edo deskargatu liburuxkak:

Gazte eta helduentzako jarduerak archivo pdf

Haur eta familientzako jarduerak archivo pdf

Non

Local

Hegoalde Gizarte Etxea – Haur eta gazte liburutegia
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España