Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Emakumeen* Mahaia Zineforuma: «Jone, batzuetan»

abril 29

Emakumeen* Etxeko Emakumeen* Mahaiak Zineforum egitasmoa antolatu du 2026 honetarako, zinemaren bidez, hausnarketa kolektiboa sustatzeko asmoz. Ekimen honen helburua da ikus-entzunezkoen bidez gai sozial eta kultural ezberdinak lantzea, pelikula bana ardatz hartuta eta ondorengo solasaldi irekien bidez.

Saio guztiak 18:30ean izango dira, Emakumeen Etxean*, eta jarduera guztietan zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da, parte-hartzea ahalik eta irisgarriena izan dadin.

Saio bakoitzean pelikularen emanaldia egingo da eta, jarraian, solasaldi labur eta parte-hartzailea eskainiko da, ikusitakoaren inguruan iritziak, bizipenak eta gogoetak partekatzeko.

Jone 20 urteko neska bat da. Bilboko Aste Nagusian zehar lehen aldiz maitemintzen da. Bitartean, etxean, aurre egin behar dio bere aitaren gaixotasunaren aurrerapenari.

  • Banatzailea: La Fidèle Studios
  • Produkzioa: Escac Studio, Escándalo Films, Amania Films, ECPV
  • Musika: Pablo Seijo
  • Muntaketa: Oriol Milan
  • Irudia: Andreu Ortoll
  • Film haria: Sara Fantova, Nuria Martín, Núria Dunjó
  • Antzezleak: Olaia Aguayo, Josean Bengoetxea

 

Local

Emakumeen* etxea
Zumaia, Gipuzkoa 081 España