
BILBAOPOESÍA Literatur Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuak, martxoaren 12tik 22ra ospatuko du bere 27. edizioa Bidebarrietako Liburutegian, ibilbide ezaguna duten poeta eta artisten ordezkaritza zabal batek parte hartzen duen programarekin.
Jaialdiak literatura- eta musika-programazio zabala eskainiko du, poesia ardatz hartuta, eta Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko literatura-munduko egile eta artista ezagunak bilduko ditu.
Jaialdiaren barruan, Blas de Oteroren Eguna ospatuko da, martxoaren 15ean, igandea, Charo López aktoreak egile bilbotar handiaren poemak irakurriko ditu, Luis Santana baritonoaren musikak eta Víctor Carbajoren pianoak lagunduta. Era berean, Poesiaren Munduko Egunean, martxoaren 21ean, larunbata, Sheila Blanco abeslari eta konpositoreak kontzertua eskainiko du Bidebarrietako Liburutegian, 27ko Belaunaldiko poetak omentzeko.
Literatur topaketaren hamar egunetan zehar Ruxandra Cesereanu, Corina Oproae, Miren Agur Meabe, Luis Alberto de Cuenca, Miriam Reyes, Marta Sanz, Hugo Mújica, Eloy Sánchez Rosillo, Rómulo Bustos, Kepa Murua eta Niño de Elche artistak ere izango dira, besteak beste.
Ekitaldi guztiak Bidebarrietako Liburutegian izango dira 19:00etan. Martxoaren 15, 21 eta 22ko ekitaldiek 5 euroko kostua izango dute. Programatutako gainerako ekitaldiak doakoak izango dira, baina aldez aurretik gonbidapenak erreserbatu beharko dira. Sarrerak eta gonbidapenak Bilbao Kulturaren webgunean eskuratu ahal izango dira.
BILBAO POESIAREN 27. EDIZIOAREN PROGRAMAZIOA
Martxoak 12, osteguna, 19:00etan.
Bi poeta errumaniar, Ruxandra Cesereanu eta Corina Oproae, eta Miren Agur Meabe euskalduna, errezitaldi baten protagonista dira. Errezitaldian beren poesia- eta bizi-kodeak deszifratuko dituzte
Ruxandra Cesereanu poeta eta narratzaile errumaniar garrantzitsu gisa finkatu da, eta literatura-sari ugari jaso ditu. Halaber, Cluj-eko Letren Fakultateko irakaslea da, Irudimenaren Ikasketa Zentroko (Phantasma) kidea eta Poesia, narratiba eta zinema-gidoiaren Idazketa Sortzailearen Tailerretako zuzendaria. Hainbat generotako literatur lan oparoarekin, hainbat hizkuntzatara itzulitako olerki liburuak idatzi ditu.
Corina Oproaek idatzi zuen lehen eleberria «La casa limón» izan zen eta horrekin Tusquets eleberri saria irabazi zuen 2024an. «Mil y una muertes» (2016), «Intermitencias» (2018), «Desde dónde amar» (2021) eta «Cómo enterrar al padre en un poema» (2025) poema liburuak argitaratu ditu. Era berean, XX. mendeko poesia Errumanian (2022) antologiaren egilea eta itzultzailea da.
Euskaltzain osoa, Miren Agur Meabe lekeitiarrak helduentzako eta haur eta gazteentzako narratiba idazten du. Bere poesia lanak Kritikaren Saria jaso zuen 2001ean «Azalaren kodea» lanagatik eta 2011n «Bitsa eskuetan» lanagatik eta 2021ean Poesiaren Sari Nazionala «Nola gorde errautsa kolkoan» obragatik, jatorriz euskaraz idatzitako poema-liburuak. 2025ean «Amorante frantsesa» argitaratu zuen, poema bidez idatzitako eleberri beltza.
GONBIDAPENAK ERRESERBATZEA: www.bilbaokultura.eus
Martxoak 13, ostirala, 19:00etan.
“Generación Novísima” izeneko belaunaldiaren ordezkari diren Javier Lostalék eta Luis Alberto de Cuencak (azken hori, Poesiako Reina Sofía Sariaren irabazlea) maitasunean oinarritutako errezitaldi bat eskainiko dute, klabe guztietan, malenkoniatik umoreraino.
Javier Lostalé poeta, kazetari eta literatur kritikariak Francisco de Quevedo eta Irakurketa Sustatzeko Sari Nazionala jaso ditu. Poesia ardatz duen lan zabala du, antologiak, saiakerak eta poema-liburuak biltzen dituena, besteak beste. Orain arte bederatzi poema liburu argitaratu ditu: «Jimmy, Jimmy» (1976; 2010), «La rosa inclinada» (1995), «Tormenta transparente» (2010), «Cielo» (2018) edo «Ascensión» (2022).
Luis Alberto de Cuencak, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko ikerketa irakasle erretiratuak eta Historiaren Errege Akademiako osoko akademikoak, Literatura Sari Nazionala jaso zuen «Cuaderno de vacaciones» (2014) poesia liburuagatik, 2016an Antonio de Sancha saria, 2021ean Federico García Lorca Nazioarteko Poesia Saria, 2023an Jaime Gil de Biedma Poesia Saria «El secreto del Mago» liburuagatik eta 2025ean Reina Sofía Saria Poesia Iberoamerikarraren arloan. Hainbat hizkuntzatara itzuli diren hainbat argitalpen poetiko eta beste genero batzuetakoak idatzi ditu.
GONBIDAPENAK ERRESERBATZEA: www.bilbaokultura.eus
Martxoak 14, larunbata, 19:00etan.
“Que no acabe este blues” poesiaren eta musikaren arteko elkarrizketa zoragarri eta bizia da; bi arima biki dira, gaua datorren bakoitzean elkar ezagutzen eta agurtzen dutenak. Eta jazzaren eta bluesaren espiritua, etika eta kontzientzia (edo agian madarikazioa). Musika beltz hori, sekretua eta sutsua, Carlos Aganzo poetaren bizitza intimoaren parte da. Liburu honetan, hitz horiek bizitzen, sentitzen eta berrinterpretatzen ditu, jazzlari batek bezala. Hitzotan, arima hausten da, eta erritmo berri batean berreraiki, melodia erritmiko batean, gizakiaren bibrazio guzti-guztiek lekua duten oihu ito batean.
Carlos Aganzo eta Blanca Sararekin, eta Naiel Ibarrolaren musika eta ilustrazioekin.
Poeta, idazlea eta kazetaria (El Norte de Castillako zuzendaria izan da, besteak beste), Carlos Aganzo hogei bat poema-libururen egilea da. Bere oinarrizko poesia bi liburukitan biltzen da: «Ícaro en los ojos» eta «Arde el tiempo». Besteak beste, Jorge Guillén («Manantiales», 2002), Jaime Gil de Biedma («Las voces encendidas», 2010) eta Ciudad de Salamanca de Poesía («En la región de Nod», 2014) raiak jaso ditu.
Blanca Sara poeta bilbotarrak hainbat egunkari eta literatur argitalpenetan kolaboratu du. Bere lan poetikoak «Ballestas contra el miedo», «¿Quién ha visto un ambleo?», «Rótulo para unos pasos», «La mirada del maniquí» edo «Música de aldaba» bezalako izenburuak ditu. Hainbat sari jaso ditu, hala nola Ernestina de Champourcin, Avilako San Juan de la Cruz, Raimundo Ramirez de Anton de Terrassa, Valladolideko Sarmiento eta Francisco Javier Martín Abril.
GONBIDAPENAK ERRESERBATZEA: www.bilbaokultura.eus
Martxoak 15, igandea, 19:00etan.
Martxoaren 15ean Blas de Oteroren Eguna ospatzen da eta, oraingo honetan, Charo López aktoreak, Blas de Oteroren bertsoei bizia emango die, bere obraren ibilbide emozionala eginez, justiziaren, askatasunaren eta itxaropenaren bilguneak markatuta. Luis Santana baritonoa eta Víctor Carbajo piano-jotzailea izango dira berarekin agertokian.
“Pido la paz y la palabra” omenaldia gainditzen duen errezitaldia da, memoria eta kontzientzia ekintza bihurtzeko. Ikuskizun horretan, hitzak eta musikak bat egiten dute, poesiak erresistentzia-, edertasun- eta egia-eremu izaten jarraitzen duela gogoratzeko.
Charo Lópezek antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya Saria («Secretos del corazón», Montxo Armendariz), Valladolideko Seminciren Ohorezko Espiga, Antzerkiko Ercilla Saria, Zilarrezko Lau Fotograma, Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren Domina, Aktoreen Batasunaren Saria edo Gijongo Nazioarteko Zinemaldiko Nacho Martinez Zinematografia Sari Nazionala jaso ditu, besteak beste. «Fortunata y Jacinta», «Los gozos y las sombras», «La colmena», «Tiempo de silencio», «Kika», edo «Baby» dira bere lan nabarmenetako batzuk.
Luis Santana baritonoak dimentsio musikal eta lirikoa ematen dio errezitaldiari, proposamen honetarako bereziki konposatutako moldaketekin musikatutako poema sorta bat interpretatuz. Pianoarekin, Víctor Carbajok ikuskizunaren haria ehuntzen du, horretarako sortutako konposizio eta moldaketekin, testuak atmosfera garaikide eta oroigarri batean biltzen dituztenak.
SARRERA SALMENTA (5 euro): www.bilbaokultura.eus
Martxoak 16, astelehena, 19:00etan.
Gaur egungo poesiaren eta literaturaren ezinbesteko lau ahots: Miriam Reyes galiziar poeta eta ikus-entzunezko idazleak, Marta Sanz madrildar kritikari eta idazleak, eta Leire Bilbao eta Castillo Suárez euskaldunek irakurriko dituzte bere poemak, gorputza (eta bertsoa) barruan.
Miriam Reyesen lan poetikoa antologia askotan jaso da eta dozena erdi hizkuntza baino gehiagotara itzuli da. Besteak beste, «Espejo negro» (2001), «Bella durmiente» (2004), «Desalojos» (2008), «Haz lo que te digo» (2015) edo «Sardiña» (2018) argitaratu ditu. 2025ean, bere «Con» lanak Poesia Sari Nazionala jaso du.
Marta Sanz madrildarrak Filologian doktoretza lortu zuen Trantsizio garaiko poesia espainiarrari buruzko tesi batekin. Eleberriak (2015ean Herralde Saria irabazi zuen «Farándula» lanarekin), ipuinak, poesia, saiakerak, bidaia- eta iritzi-artikuluak argitaratu ditu. Poeta bezala «Perra mentirosa/Hardcore» (2010), «Vintage» (2013; Madrilgo Kritikaren Saria), «Cíngulo y estrella. Kantutegia «(2015),» La vida secreta de los gatos «(2020) eta “Amarilla» (2025) lanak argutaratu ditu, besteak beste.
Leire Bilbao poeta eta haurrentzako liburuen egilea da. «Ezkatak» (2006), «Scanner (2011),» Entre escamas «(2018) antologia elebiduna eta «Etxeko urak «(2020), Lauaxeta Saria jaso duena, argitaratu ditu. Ondarrutarrak Euskadi Saria ere jaso du «Bichopoemas y otras bestias» (2019) eta «Onomatopoemas y otros pequeños sonidos» (2024) poesia-liburuengatik, baita 2025eko Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionalagatik ere, «Klera» (2024) lanagatik.
Euskaltzaindiko euskaltzain osoa, Castillo Suárezen lana oso saritua izan da eta hainbat hizkuntzatara itzuli dute. Poesiaz gain, haur literatura eta iritzi artikuluak idazten ditu, dena euskaraz. Bere poema-liburuen artean daude, besteak beste, «Amodio galduak» (1999), «Bitaminak» (2000), «Iragarki merkeak» (2000), «Madarikazioak» (2003), «Mugarri estaliak» (2000), «Spam poemak» (2004), «Irautera» (2019) eta «Alaska» (2023).
GONBIDAPENAK ERRESERBATZEA: www.bilbaokultura.eus
Martxoak 18, asteazkena, 19:00etan.
Hugo Mujika argentinarrak eta Kepa Muruak, euskal poetarik ezagunenetako batek, irakurriko dituzte bere bertsoak, isiltasunetik eta meditaziotik hasita, bizi-zelabrazioa beraraino.
Hugo Mujica apaiz, idazle, saiakeragile eta poeta argentinarra da. Hogeita hamar obra baino gehiago ditu (ipuinak, antologiak, musika eta beste arte batzuetarako testuak, saiakera, itzulpenak, poesia…). Bere azken poema-liburuak honako hauek dira: «Cuando todo calla» (2013ko Amerikako Etxea Saria); «A las estrellas lo enorme», «En un río todas las lluvias», eta bere azken liburua «La brisa, las hojas y la luz danza las sombras» (2025eko Poesiako Loewe Saria).
Kepa Muruak hainbat literatur genero landu ditu: poesia, saiakera, memoriak edo eleberria. Hogeita hamar urtetik gorako ibilbideak eta hogei bat izenburuk sendotu dute gaztelaniazko poesiaren ahots berezienetako bat. «Escribir la distancia» (2012), «Lo que veo yo cada noche» (2017), «El cuaderno blanco (2019),» Trilogía del corazón «(2021),» Canciones para Pau Donés (2022) «Non? (2023) edo «Ahots apala uraren distiran» (2026) dira idazle zarauztarrak argitaratutako poema-liburuetako batzuk.
GONBIDAPENAK ERRESERBATZEA: www.bilbaokultura.eus
Martxoak 19, osteguna, 19:00etan.
Uniformetasunaren poetiken aurrean, jatorri ezberdineko hiru poetek, Ángelo Néstore italiarrak, Berta García Faet valentziarrak eta Hasier Larretxea nafarrak, hizkuntza poetikoen aberastasuna eta aniztasuna erakutsiko dute beren errezitaldian.
Ángelo Néstore italoespainiar artista eta irakasle ez-bitarra da, eta poetikoa idazkera musikarekin edo performancearekin hibridatzen den queer lurralde gisa aztertzen du. 2017tik Poesia Bateraezinen Jaialdia zuzentzen du, eta 2020an Letraversal poesia argitaletxea sortu zuen. Bere azken poesia liburuak «Deseo de ser árbol» (V. Espasa Saria, 2022), «Hágase mi voluntad» (XX. Emilio Prados Poesia Saria, Pre-Textos, 2020) eta «Actos impuros» (XXXII Hiperión Poesia Saria, 2017) dira. 2024an «Antología de poesía queer» (Espasa) argitaratu zuen, Espainian argitaratutako lehen bilduma. 2018an bere ibilbide poetikoaren Ocaña saria jaso zuen Extremadurako LGBT Nazioarteko XXI.Zinemaldian.
Berta García Faet valentziarrak «El arte de encender las palabras» (2023) saiakera eta hainbat poesia liburu idatzi ditu, horien artean «Los salmos fosforitos» (2017), «Miguel Hernández» 2018 Gazte Poesiako Sari Nazionala; edo «Corazonada» (2023), CEGALek emandako urteko poesia liburu onenaren TodosTusLibros saria. «Poéticas de la niñería. Infantilidad, resistencia y subversión en la poesía latinoamericana e ibérica contemporánea» (2024) ikerketa argitaratu du eta “Estrellas vivas. Antología de poesía cursi” liburuaren egilekide da.
Performer eta idazle elebiduna euskaraz eta gaztelaniaz, Hasier Larretxeak poesiaren eta narratibaren artean dabilen lan bat garatzen du, intimitatearen, memoriaren eta lurraldearen arteko mugak aztertuz. Poesian (genero honek dozena bat lan ditu), bere azken argitalpenak «Sua itzaltzen bada» (2025), «Hijos del riesgo» (2023), «Hezurrezko kaiolak. Amaiurtik konstelazioak «(2022),» Otro Cielo «(2022) edo «Ihes baten lausoa” (2021) dira. 2001ean, Iruñea Hiria literatur lehiaketako lehen saria jaso zuen, eta 2008an, berriz, Idazle Gazteentzako Francisco Yndurain Letren saria.
GONBIDAPENAK ERRESERBATZEA: www.bilbaokultura.eus
Martxoak 20, ostirala, 19:00etan.
Hiru egile: Eloy Sánchez Rosillo murtziarra, Rómulo Bustos kolonbiarra (Kolonbiako Kultura Ministerioaren 2019ko Poesia Sari Nazionala) eta Mateo Rello kataluniarra, haien bertsoak «hitzak denboran» bezala errezitatuko dituzte.
Eloy Sánchez Rosillok hamabi poema liburu argitaratu ditu, horien artean «Maneras de estar solo» (Adonáis Saria, 1977), «La certeza» (Kritikaren Sari Nazionala, 2005) eta «La rama verde» (Las Librerías Recomendiendan Saria, 2020). Jesús Serra 2023 Fundazioaren IV. Poesia Sari Berezia ere irabazi du. «Venir desde tan lejos» (2025) da orain arteko azken poema-liburua.
Poeta, saiakera-idazlea eta unibertsitateko irakaslea, Rómulo Bustosek Poesiako Sari Nazionala eskuratu du, Kolonbiako Kultura Institutuak emana, 1993an «En el traspatio del cielo» poema-liburuagatik eta Kolonbiako Kultura Ministerioaren Poesiako Sari Nazionala, 2019an «De moscas y de ángeles» antologiagatik. Bere lehen poema-liburua 1988koa da («El oscuro sello de Dios») eta, gaur egun arte, zortzi poema-liburu argitaratu ditu, hainbat bilduma eta antologiatan bilduak.
Mateo Rello penintsulako hizkuntzetako poesiari eskainitako Caravansari proiektuaren zuzendaria da. Besteak beste, poema-liburu hauen egilea da: «Orilla sur. Fábula de Barcelona «(2002),» A lomos de salamandra «(2009),» Los primeros ángeles «(2017),» El atlante «(2020), eta «Dos que se besaban en la muerte «(2025).
GONBIDAPENAK ERRESERBATZEA: www.bilbaokultura.eus
Martxoak 21, larunbata, 19:00etan.
Sheila Blancok 27ko Belaunaldiko emakume poetak omentzen ditu, hamarkadetan ahaztuak eta sentiberatasunez beteriko kontzertu batean aldarrikatuak. Proiektu hau hainbat urtetako ikerketaren, biografien irakurketaren eta poema-bilaketaren ondoren sortu da, eta horietako batzuk aurkitzen zailak izan dira. Salamancako artistak gehien inspiratu zuten testuak aukeratu zituen (Carmen Conde, Ernestina de Champourcin, Concha Méndez, Elisabeth Mulder, Pilar de Valderrama, Margarita Ferreras, Josefina Romo Arregui eta Dolores Catarinéu) musikaren bidez bizitza berria emateko.
Sheila Blanco abeslaria, piano-jotzailea, konpositorea eta dibulgatzailea da. Bere ibilbidea «Bioclassics» (non konpositore klasiko handien bizitzari ahotsa jartzen dion.) eta «Cantando a las Poetas del 27» bezalako proiektuetan egindako dibulgazio-lanagatik nabarmentzen da. Gainera, musika-alderdi sendoa garatzen du interprete eta konpositore gisa, jazzaren, tangoaren edo poparen eraginekin, eta irratsaioetan parte hartzen du ere.
SARRERA SALMENTA (5 euro): www.bilbaokultura.eus
Martxoak 22, igandea, 19:00etan.
Francisco Contreras, Niño de Elche, diziplina anitzeko artista da, bere proposamen artistikoetan flamenkoa, inprobisazio askea, jazza edo musika elektronikoa, besteak beste, poesiarekin, performancearekin, antzerkiarekin edo dantzarekin bateratzen dituena.
Bere diskografian bakarkako dozena bat lan daude, baita Los Planetas, Los Voluble, C. Tangana, Guitarricadelafuente edo Ilegales bezalako talde eta bakarlariekin egindako kolaborazioak ere. Arlo artistikoan – baita musikari lotuta ere –, «La farsa monea» ikuskizunean parte hartu du, Pedro G. Romero sortzailearekin eta Israel Galvá dantzariarekin batera, Documenta 14-n erakutsia; edo «Auto Sacramental Invisible», Val del Omar poetaren lanetan oinarrita Reina Sofia Arte Zentroaren Museo Nazionalerako egindako soinu-antzezpena. Hainbat filmetako soinu-bandan ere parte hartu du.
Niño de Elche eszenatokian izango da Xisco Rojok gitarrarekin lagunduta.
SARRERA SALMENTA (5 euro): www.bilbaokultura.eus
BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.