
2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.
«Ikimilikiliklik. Vol 2» Loraldiaren produkzio berria da. Abiapuntua Mikel Laboak eta Artze anaiek, orain dela 50 urte, sortu zuten sentikaria da. 1975ean guztiz abangoardista izan zen ikuskari hura. Gaur XXI. mendeko Ikimilikiliklik aurkeztera gatoz. Abangoardismoaren bidean kokatu gara eta Edurne Azkarate jarri dugu lemazain.
Imanol Agirrek gazte zelarik, originala ikusi zuen eta berriaren sustatzaileetako bat da. 70eko hamarkadaren akorduak eta gaurko asmoak uztartuko ditu berbaldi batean. Geroago tauletan ikusiko dugun sormenaren giltzak partekatuko ditu gerturatuko diren ikusleekin.