Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Loraldia 2026: «AHAZTU NIREKIN. Memoria alfabetiko-kronologiko-bibliografiko bat»

marzo 22

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

  • Miren Agur Meabe, Antton Valverde, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Amaia Agirre

Miren Agur Meaberi eskatu diogu etorkizunari begira jartzea. Honen ondorioz narrazio original bat sortu du. Idazkia abiapuntua da ikuskizun hau ontzeko. Testu literarioarekin batera bi bertsolari (Miren Amuriza eta Uxue Alberdi), hauek ere literatura idazleak dira, gai jartzaile bat (Amaia Agirre) eta musikari bat (Antton Valverde), Euskal Kantagintza berriko aitzindari bat,  arituko dira eszenan. Etorkizunari buruzko narrazio labur hau kate-begi bat da. Orain arte Loraldiaren edizio guztietan arrakastatsu samar izan den sormen-kate luze baten adierazpena. Bertan literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen dira eta datorren etorkizunari begira paratzen gara guztiok. Etorkizuna eta oraina gurutzatzen diren lekua izango da berriro ere Guggenheim Bilbao Museoaren auditorioa.

*Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan sortutako jarduera, TopARTE programaren esparruan.  

 

Local

Guggenheim Bilbao Museoa – (Museoko Atrioan)
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España