Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Loraldia 2026: «IAIAIAI PERFORMANCEA»

marzo 25

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

Irrintziaren begirada berri bat eskaintzen digu Iaiaiai taldeak. Aiaraldeko talde honek ikerketa artistiko eta antropologikoa burutu du horren tradizionala den euskal irrintziaren gainean.

Berez, soinua, gorputza eta espazioa uztartzen dituen performancea bat onduko dute Alondegiko hallean.

Zer da irrintzia XXI. mendean? Komunikazioa tresna? Eraldaltzen ari den euskal kulturako identitatearen sinboloa? Arbasoekin konektatzen gaituen oihua? Hitzik gabeko

hizkuntza? Tradizioa eta garaikidetasuna ikertzeko sormen tresna? Nondik ateratzen da irrintzia? Hamaika irrintzilari bilduko dira kezka hauen inguruan, begirada berri bat emateko asmoarekin.

Dena hasi zen 2023an, ‘Youyou’ izeneko Afrika eta Ekialde Hurbileko ahots teknikaren inguruko praktika artistikoa garatu duen Bruselako “YouYou group-rekin” lankidetza proiektu batekin. Horrela sortu zen Iaiaiai irrintzi taldea. Komunitateei konektatuta dauden kultur praktikak sutatuta eta praktika tradizionala ikertuta, begirada berri bat eskaini nahi zuen.

 

 

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España