Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Loraldia 2026: GAZTEDI ETA DUGUNA. 75 URTE DANTZAN

marzo 28

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

Gaztedi dantzari taldea eta Duguna eta Iruñeko dantzariak

Gaztedi Dantzari Taldea 1951. urtean sortu zen Bilboko Santutxu auzoan. Egun, Bizkaian martxan jarraitzen duen euskal dantza taldeetatik zaharrena da. Dantzaz gain, euskal kulturaren parte da eta tradizioaren erakusle eta ordezkaria.

Gaztedik 75. urteurrena ospatuko du 2026. urtean zehar. Horregatik, Loraldiak gonbidatu du Iruñako Duguna dantza taldearekin batera. Bi hiri, bi talde nabarmen, bi tradizio luzeko ibilbidea. 2024. urtean Dugunak osaptu baitzuen 75. urteurrena, hain zuzen.

Talde biak Guggenheim Bilbao Museoaren zabalgunean (beheko gunea) batuko dira eta  ikuskari ikusgarri bat plazaratuko dute. Ospakizun handi  bat. Azken dantzan denok parte hartzeko aukera izango dugu. Dantza barik ez baitago iraultzarik.

Oharra:

  • Ekitaldia Guggenheim Bilbao Museoaren zabalgunean izango da eta euria egingo balu, Azkuna Zentroa Alondiga Bilbao – Atrioan.

Local

Guggenheim Bilbao Museoa – (Zabalgunean)
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España