Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Loraldia 2026: «HEGAN EGITEKO GOGOA DA»

marzo 25

2026ko Loraldia jaialdiaren egitarauaren barruan.

Buruko gaitzek eragiten duten ezinegona kontatu nahi dugu istorio honen bidez. Ikuskizun ikusezin bat da hau, ikusmena ez beste zentzumenen bidez bizitzekoa.

Hartara, itsuentzako erabat irisgarria izango den pieza artistiko bat proposatzen ari gara, eta, aldi berean, ikusmen arazorik ez dutenek ere bizi ahal izango dutena, begiak estalita.

Begirik gabe, entzumenaren, ukimenaren, dastamenaren eta usaimenaren bidez
egindako bidaia bat izango da. Instalazio batean gertatuko da dena. Publikoak, piezaren protagonista bihurtuta, barneetara heltzen den esperientzia sentsorial batean parte hartuko du, ezer ikusteko aukerarik gabe.

Parte hartzaileek haien zentzumenak piztuko dituzten hainbat egoera biziko dituzte, buru-osasunari buruzko istorio honen eszena desberdinetan. Soinu murgiltze-espazio batean, belarriez gain, azalak, mihiak edo sudurrak ere piztuko dizkieten hainbat dispositiborekin topo egingo dute (haizagailuak, berogailuak, lurruneztagailuak, lurringailuak…). “Zer da dena ilun dagoenean”.

Itxi begiak. Lan honek bizitza anitzak eta askotarikoak aldarrikatu nahi ditu, bizitza bizigarri bat helburu.

 

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España