
Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko du urriaren 4an, asteazkena, 19:00etan, Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan, Aspace Gipuzkoaren aldeko emanaldi solidarioa, bere 50. urteurrenaren eta urriaren 7an, larunbata, izango den Aspace Eguneko ekitaldien barruan.
Sarrerak 10 €-tan daude salgai Tamayo liburu-dendan eta kontzertuaren egunean bertan ordubete lehenago basilikako sarreran.
Egitarauak izaera sakratua izango du, organoan Gerardo Rifón donostiarra lagun duela eta Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.