Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«MIRANDAOLAKO BURDINOLA MARTXAN»

abril 3

Antolakuntzak adierazten du:

Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatutako Mirandaolako Burdinolan iraganera bidaiatuko duzu. XVI. mendeko jantziekin, olagizonek burdinaren lanketa zuzenean erakutsiko dute: sua piztuta, hauspo handien laguntzaz burdina 1200 gradutik gora berotzen da eta ondoren mailu erraldoiarekin lantzen da. Ikuskizun ikusgarri honen amaieran, ola-pintxoa dastatzeko aukera izango da: txistorra burdinolako txingarretan, baserriko ogia eta sagardoa.

Gomendatzen da 30 minutu lehenago etortzea Euskal Burdinaren Museoa audio-gida bidez bisitatzeko. Bertan burdinaren historiari eta antzinako lanbideei buruz gehiago ikasiko duzue. Nahi izanez gero, familian egiteko pista-jokoa edo Mirandaolatik Brinkolarako ibilbidearen zati bat ere egin daiteke.

Local

Euskal Burdinaren Museoa – (Mirandaolako parkea)
Mirandaola Parkea. Telleriarte Auzoa, z/g
Legazpi, Gipuzkoa 051 España