Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bisita gidatuak Guggenheim Museoan: «Lurraren arteak» Leonor Peñarekin

marzo 6

Gozamenerako, elkarrizketarako, hausnarketarako edo sorpresarako uneak eskaintzen dituzten bisitak, hainbat diziplinatako adituen eskutik.

Museoak Leonor Peña Chocarro zientzialariaren laguntzaz Lurraren arteak (bigarren solairua) bisitatzeko aukera eskainiko digu. Peña Chocarro ikerlaria da Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) Historia Institutuan, eta bere lana nekazaritzak gizarteen eta kulturen garapenean duen garrantzian oinarritzen da, bereziki, hazien, paleoekonomiaren, arkeologiaren eta prozesu sozialen azterketan.

  • Iraupena, gutxi gorabehera: 50 min
  • Plaza-kopurua mugatua da
  • Jarduerak aldaketak izan ditzake

Local

Guggenheim Bilbao Museoa – (Zabalgunean)
Abandoibarra Etorbidea, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España