Cargando Eventos

« Todos los Eventos

BilbaoPoesía 2026: «Poesia, maitasuna eta humorea»

marzo 13

2026ko Bilbaopoesía jaialdiaren barne.

«Generación Novísima» izeneko belaunaldiaren ordezkari diren Javier Lostalék eta Luis Alberto de Cuencak (azken hori, Poesiako Reina Sofía Sariaren irabazlea) maitasunean oinarritutako errezitaldi bat eskainiko dute, klabe guztietan, malenkoniatik umoreraino.

Javier Lostalé poeta, kazetari eta literatur kritikariak Francisco de Quevedo eta Irakurketa Sustatzeko Sari Nazionala jaso ditu. Poesia ardatz duen lan zabala du, antologiak, saiakerak eta poema-liburuak biltzen dituena, besteak beste. Orain arte bederatzi poema liburu argitaratu ditu: «Jimmy, Jimmy» (1976; 2010), «La rosa inclinada» (1995), «Tormenta transparente» (2010), «Cielo» (2018) edo «Ascensión» (2022).

Luis Alberto de Cuencak, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko ikerketa irakasle erretiratuak eta Historiaren Errege Akademiako osoko akademikoak, Literatura Sari Nazionala jaso zuen «Cuaderno de vacaciones» (2014) poesia liburuagatik, 2016an Antonio de Sancha saria, 2021ean Federico García Lorca Nazioarteko Poesia Saria, 2023an Jaime Gil de Biedma Poesia Saria «El secreto del Mago» liburuagatik eta 2025ean Reina Sofía Saria Poesia Iberoamerikarraren arloan. Hainbat hizkuntzatara itzuli diren hainbat argitalpen poetiko eta beste genero batzuetakoak idatzi ditu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiak kultura zabaltzeko duen gunea da. Bere helburuen artean literatura, ezagutza eta dibulgazio zientifikoa sustatzea dago.

Local

Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España