
Jesus Mari Lazkano bergararraren margolanen unibertsoan oinarritzen diren bi film labur aurkeztuko dira eta autorea bera bertan izango da solasaldia gidatzeko.
Chamonixeko Mer de Glace glaziarrean eraldaketa irudikatzen du. Hitzaurrean Caspar Friedrichek 1824an gai horri buruz egindako margolan baten galera kontatzen digu: 1945eko maiatzean naziek Berlinetik etsi-etsian ihes egin zutenean desagertu zen margolana. Zoom out fisiko batekin jarraitzen du, galaxiaren kanpoalderako bidaia, denboran atzera egiteko erabilia azken glaziaziora arte (duela 2 milioi urte).
Mahaiaren gainean, Ipar poloko Svalbard artxipelagora egin nuen azken bidaiaren mapa dago. Mapa zimurtu eta apurtu hori adimen-kartografia da orain, margolaritza eta marrazkigintzaren eremua, asmamenaren esparru berri eta kitzikagarria.